Zure Orientazio Laborategia

Ongi etorri ZTIMULab orientazio laborategira!

ZTIMULab, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak (ZTIM) osatutako alorra bultzatzeko Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sortutako Orientazio Laborategia da.

Bertan, ikasleek ZTIM-ak landu ahal izateko ekintza mota desberdinak proposatzen dira, baita orientatzaileei zuzendutako formakuntzak ere.

Zatoz eta murgildu zaitez ZTIM munduan!

Zure etorkizuna

Lehen urrats hauek emanda, bide honetan aurrera segi nahi baduzu,

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ateak zabalik - zabalik dauzkazu!

Ezagutu gure eskaintza!