Zientziaren astea
Zientziaren astea
MODALITATEA:ONLINE
2021EKO AZAROAK 8-12
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Garaia Parke Teknologikoak azaroaren 8tik 12ra ospatuko den Zientzia eta Teknologia astera gonbidatu nahi zaitugu. Ekitaldia DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzako dago bideratuta.
Aurten ere proposamen telematikoa eskaintzen dugu, euskal zientzialarien testigantzak ezagutzera emanez, beren ibilbide eta esperientzia profesionala eta ZTIM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) jardueretarako grina kontatuz aste osoan zehar izango ditugun streaming bidezko hitzaldi desberdinen bidez.
Aste osoan zuzenean online emango diren elkarrizketa bakoitzaren ostean, Kahoot lehiaketa bati ekingo diogu. lkus-entzuleek, egun hartan hitzaldian aipatutako gaiaren inguruko galderak erantzungo dituzte eta irabazleak sari bat jasoko du MGEP eta PTGaraiaren eskutik.
Hitzaldiekin batera, Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ere jarri degu abian aurten. Hemen beheab txapelketaren inguruko informazioa eta oinarriak atxikita aurkituko dituzue. Animatu zaitezte!
Arrautza jaurtiketa lehiaketaren informazioa eta oinarriak
Guztia, Webex plataformaren bidez eskuragarri izango da eta sarrera irekia izango da ordenagailu, telefono zein tablet bidez, beraz, gonbidapena nahi duzuen edonori zabaltzera animatzen zaitugu, guztion artean, zientzia eta teknologia ahalik eta ezagunen egin dezagun.
IKASTETXEENTZAKO IZEN EMATEA
Zure etorkizuna
Lehen urrats hauek emanda, bide honetan aurrera segi nahi baduzu,
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ateak zabalik - zabalik dauzkazu!