... ¿Y el siguiente paso?

869x400

Urteak pasa dira ipurdia zuten telebistak desagertu zirenetik, helburua ahalik eta mugikor txikiena izatea zen garaitik, baita internetaren sorreratik ere. Zer ekarriko ote digu etorkizunak aurrerantzean? Aurreikusi dezakegu?

Hau horrela, zuk zer diozu, iritsiko al da momentua non harreman guztiak mugikorretik izango diren?

Gure aiton-amonen telebistak nolakoak ziren?

Lehenengo telebista haietan, soilik zuri-beltzean ikusi zitezkeen irudiak. Izpi katodikozko hodi batek fosforozko xaflatxo bat argitzen zuen horrela irudiak bistaratuz. Interferentziak izatea, ordea, oso ohikoa zen.

Kolorezko mundua!

Urte batzuk beranduago, koloretan ikustea ahalbidetzen zuten telebistak iritsi ziren. Akabo ipurdidun telebistak! Hurrengo iraultza handia telebista lauekin iritsi zen. Ez zen beharrezkoa, aiton-amonen etxeko altzariak adinakoak izatea telebista jartzeko, ezta etxeko indartsuena behar izatea ere telebista mugitzeko. Lauak eta arinak.

Ez dakigu gure guraso eta aiton-amonek nola irudikatzen zuten etorkizuneko telebista, baina eta zuk, nola irudikatzen duzu?

Ezagutu al dituzu antenadun mugikorrak? Eta ukipen-pantailarik gabeak?

Garai hartako mugikorrik salduenetako bat Nokia 3310-a izan zen. 2000 eta 2005.urteen artean Nokiak horrelako 126 milioi mugikor saldu zituen. Gazteei zuzendutako mugikor bat izan zen, izan ere, ordurako mezuak bidaltzea posible zen arren, mugikor honekin batera, “chat” zeritzon funtzio bat gehitu zion “online” hitz egin ahal izateko, berrikuntza haundia suposatu zuena.

2007. urtean iritsi zen iraultza handia suposatu zuen lehenengo iphone-a. Honek, telefono hutsaren lanak egiteaz gain, aplikazioen mundua ireki zuen. Ordurarte argazki kamerekin egiten zena, mugikorrarekin egin ahal izatera iritsiz.

Zer gehiago egingo dugu hemendik urte batzuetara mugikorrarekin? Irudikatu al dezakezu?

Eta zer esan Internet-aren iraultzaz?

2000.urtean oraindik ere oso ohikoa zen informazio bila liburutegira joatea, bai entziklopedia, zein liburu edo mapetan begiratzera. Herritik ateratzean eta toki ezezagunetan batez ere, bertakoei zuzenean galdetzea izanik askotan aukerarik onena. Gaur egun, ordea, komunikatzeko modua ere aldatu digu internet-ak, eta ez soilik ezezagunekin, askotan, aurrean daukagunari ere ez baitiogu entzuten, mugikorrean daukagunari momentuan kasu egin nahian.

pdf

PÓSTER

Tu futuro

Una vez llegado a este punto, si quieres seguir adelante en este camino,

las puertas de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon ¡están abiertas para ti!

¡Conoce nuestra oferta!