Mondragon ZTIM HUB

 

Zer da mondragon ztim hub?

Gazteengan ZTIM bokazioak sustatu nahi duen ekimena eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloekiko interesa piztea helburu duen egitasmoa da. Genero estereotipoak hautsiz, emakume gazteengan fokua jartzea da xedea, unibertsitate, ikastetxe, enpresa eta gizarte eragileak elkarren artean harremanetan jarriz.

Sare egiturari esker eragile desberdinen arteko elkarlana erraztea da MONDRAGON ZTIM HUB proiektuaren asmoa; eskualdez-eskualde eratutako nodoek tokian tokiko errealitatea baliatuko dute ZTIM arloaetan gazteengan interesa pizteko eta ZTIM lanbideak bistaratzeko.

 

EZAGUTU GURE EKINTZA ESKAINTZA

 

HELBURUA

Helburu nagusia gazteengan ZTIM arloekiko interesa piztea da eta horretarako eragile ezberdinen elkarlana sustatuz eta enpresa, gizarte eragileak eta ikastetxeen harreman sareak osatuz.

Norentzat?

Ikastetxe eta enpresei zuzenduta dago batez ere MONDRAGON ZTIM HUB egitasmoa: gazteen ZTIM bokazioak pizteko eta arlo hauetan ikasleen alfabetizazioa bultzatzeko ikastetxeek behar duten “babesa” jasoko dute. Enpresa eta gizarte eragileak, bokazioak pizteko bide horretan garrantzitsuak izango dira. Gainera, etorkizunean egongo diren ZTIM lanpostu beharrak asetzeko tresna ere izatea nahi da.

 

Nortzuk gara?

ZTIM arloan, Mondragon Unibertsitateko bi fakultateen arteko elkarlanaren adibidea da MONDRAGON ZTIM HUB. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sarea osatzen dute beste eragileekin batera.

 

PATRICIA ARÁNZAZU GONZÁLEZ

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)

KoLaborategian irakasle eta ikertzailea

MAITE ANAYA RODRÍGUEZ

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Diseinu Berrikuntzako Irakaslea eta ikertzailea

MARIA VIVAR SIMON

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Berrikuntza, Antolakuntza Eredua eta Pertsonen Kudeaketa Estrategikoan irakasle eta ikertzailea

 

NAGORE IÑIGO IRASTORZA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako ikaslea

AINARA BILBAO ERAÑA

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)

KoLaborategian irakasle eta ikertzailea

ANGEL GALLO FERNANDEZ

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Diseinu Mekanikan irakasle eta ikertzailea

 

NAHIKARI MIGUELEZ PEREZ

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)

Elektronika arloan irakasle eta ikertzailea

JON OTEGUI ARRUTI

Goierri Eskola

Goierriko kanpuseko irakaslea

JOSE IGNACIO VICENTE FLORES

Goierri Eskola

Goierriko kanpuseko koordinatzailea

 

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

 

Sustatzaileak

;