¿Podemos ser inmortales?

869x400

Google bezalako enpresak bizitza nola luzatu ikertzen dabiltza, eta honek aldaketa sozial eta ekonomiko handiak sortuko dituela aurreikusten da. Baina, nola luzatu bizitza?

Hainbat zientzialarien arabera, zahartzea gaixotasun bezala uler daiteke, eta ondorioz, sendatu daitekeen zerbait bezala. Sendatze hau, ordea, ez da organo transplanteen bidez egingo: erantzuna gorputzeko egitura txikiak aurkitzean dago. Egitura hauek gure gorputzari gaztetzeko aginduak emateaz arduratuko dira, klonazio eta DNA-ren manipulazioaren bitartez.

Gakoa mantenuan datza

Imajina ditzagun momentu batez gorputzean bueltaka dabiltzan robot txikiak, alde batetik bestera kaltetutako zelulak erreparatu eta gorputzaren egoeraren berri ematen. Nano robotek zuntzen erreparazioa, gaixotasunen garapenaren kontrola, multzo biologikoen hobekuntza, diagnosia, etab. ahalbidetzen dute, eta beraz, bizitzaren luzapena.

Proiektuak martxan

Eta zer esan, gure burmuinaren informazio guztia ordenagailu batera pasa daitekeela entzunez gero? Stephen Hawking-ek zioen teorian posible zela gure burmuina ordenagailu batera kopiatu eta hil ondoren ere funtzionatzen jarraitzea. Horretan oinarrituta sortu zen Eter9 sare soziala, non erabiltzaileak edukia sor zezakeen hil eta gero ere, hilezkortasun digitalera hurbilduz. Dmitry Itskov-en proiektuan, Avatar izenekoa, burmuin artifizialaren sorkuntzan ikertzen ari dira, pertsonaren kontzientzia identitate zibernetiko batera pasatzeko saiakeran. Bina-48 robota helburu berarekin sortu zen 2010. urtean, pertsona baten oroimenak eta sentimenduak bereganatzeko sortutako giza itxurako robota da.

Ni digitala

Proiektu iraultzaile askoren sortzailea den Elon Musk-ek ere sortu du Neuralink proiektua, eta bere helburua ondorengoa da: burmuinean sentsoreak ezartzea, horrela ordenagailuekin elkar eragitea posible eginez. Elon-en ustez, denborarekin bat egingo dute adimen biologiko eta digitalak.

Gidaririk gabeko autoa

Adimen artifiziala entrenatzeko, sentsoreek edota kamerek ikusten duten hori zer den erakutsi behar zaio sistemari. Gaur egun hori pertsona batek egin behar du, gidariak hain zuzen ere. Bakarrik gidatu ahal izateko ordea, kotxe barruan gertatzen denaz ere ohartuta egon beharko luke sistemak. Barruko kameren bidez hainbat parametro neurtzen dira: begiak nora begira dauden, zenbat denbora dauden irekita eta itxita, kliskatze-maiztasuna, buruaren kokapena, gidaria hizketan ari den edo ez… Horrela, gidariaren egoera zein den kalkulatzen dute, eta horren arabera eta kanpoan dagoenaren arabera, autoak modu batera edo bestera jokatuko du gure ordez.

Hautua

Eta zu, prest egongo al zinateke, zure gorputz eta burmuinean sentsore zein nano-robotak ezartzeko, betiko bizirik egotearen truke?

pdf

PÓSTER

Tu futuro

Una vez llegado a este punto, si quieres seguir adelante en este camino,

las puertas de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon ¡están abiertas para ti!

¡Conoce nuestra oferta!