¿Dónde viviremos y cómo?

869x400

Gure bizitzeko eta kontsumitzeko moduek noraino eramango gaituzten garbi ez dagoen arren, badirudi eragina izango dutela gure bizilekuetan. Baina, zertan aldatuko dira hauek? Eta, batez ere, hoberako aldaketak izango al dira?

Komunitatea bizilagunek kudeatuko dute eta horretarako ezinbesteko tresna izango dira mugikorretako app zerbitzuak.

Etxeak eta auzoak, etorkizunera begira

Azkenaldian susperraldian dauden enpresa sozial ugari, betiko etxebizitzaren modelo konbentzionala irauli nahian dabiltza. Etxe edo auzoez harago, badirudi etorkizun hurbilean komunitate jasangarriez hitz egingo dugula, ondorengo zutabeetan oinarrituko direnak: infraestruktura digitala, baliabide berriztagarriak eta ongizate soziala.

Baina, iraultza hau posible al da?

2019ko ekainean Ikeako Space10 ekimenak Urban Village proiektua aurkeztu zuen, “elkarrekin bizitzeko modu berri bat” lelopean. Etorkizuneko etxeak nola diseinatu, finantzatu eta partekatuko diren bir-pentsatzean datza proiektua.

Kontzeptuaren barnean kontutan hartzen da belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitza eta partekatzeko hainbat espazio eta zerbitzu, hala nola: jantoki komunala, haurtzaindegi komunitarioa, hiri-lorategia eta baratza, kirol instalakuntza publikoak edota garraio zerbitzu konpartitua auzokideentzat. Etorkizuneko komunitateak jasangarriak eta autosufizienteak izango dira: ureztatze sistema propioa izango dute eta horiek ekoiztuko dituzte kontsumituko duten energia (garbia, noski) zein jango dituzten jakiak.

Etxebizitzen jabetzari dagokionez, eredu demokratiko bat sortzea izango da helburua: komunitatea izango da jabea, baina norbanakoek ere izango dute horretarako eskubidea, kasuan kasu.

Beste alde batetik, 2019ko abuztuan TC Plus-ek G-Lab diseinu apurtzaile bat eman zuen argitara: aldi berean etxebizitza pribatua eta bizilagunen artean partekatzeko lekua izan ahal den espazioa. Ate nagusiaren ordez 8m-ko zabalera duen kortina moduko bat dago eta barruan espazioa zatikatzen duten elementuak mugitu egiten dira, espazioak publikotik pribatu izatera, edo alderantziz, ahalbidetuz. Oheak ere tolestu egiten dira, espazio polibalenteak sortzea erraztuz.

Komunitatea bizilagunek kudeatuko dute eta horretarako ezinbesteko tresna izango dira mugikorretako app zerbitzuak. Errenten ordainketa, garbitokiaren egutegia, energiaren erabilpenaren gaineko kontrola, espazioen erreserben kudeaketa… burutuko dira mugikor bidez. Baita bizilagunen arteko komunikazioa ere.

Eta etxeetatik kanpora zer?

Esan dugu jada, komunitateek zerbitzu asko bereganatuko dituztela, baina, zer gertatuko da gure kaleetako dendekin? Desagertzear ote daude? Marka ugarik jada gehitutako errealitate bidez aurkezten dituzte haien produktuak. Adibide batzuk aipatzearren: Armanik, bere kosmetika lerroan WeChat aplikazioa erabiltzea ahalbideratzen du, bezeroek birtualki makillajea probatzeko eta momentu berean makillaje hori erosteko. Sephorak ere badu antzeko tresna bat martxan eta Swaroskik ere bai, bitxiak probatzeko, benetan probatu gabe. Instagrameko Checkout funtzioa ere ildo beretik doa: momentuan ikusten dena momentuan erosi ahal izatea, euskarri fisikorik gabe.

Egun hau gailu elektronikoen bidez egiten da, baina aurrerantzean badirudi errealitate gehituko betaurrekoak eta lentillak erabiliko ditugula, hau da, begiak izango direla gure pantaila. Horrek gure auzo eta hiriak eraldatuko ditu ezinbestean: etorkizunean, kaletik ibiltzean, mundu birtualeko objektu erosgarriak gure mundu errealaren gainean ikusiko ditugu edonon, eta klik batera eskuratu. Zer eskaini dezakete dendek orduan?.

Guzti honek aurrera jarraitzen badu, nolakoak izango dira gure bizilekuak, errealak zein birtualak? Eta nola bereiziko ditugu biak?

pdf

PÓSTER

Tu futuro

Una vez llegado a este punto, si quieres seguir adelante en este camino,

las puertas de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon ¡están abiertas para ti!

¡Conoce nuestra oferta!