¿Datos o información? ¿Para qué y para quién?

869x400

Gure egunerokoan gero eta ugariagoak dira datu pertsonalen iturriak. Etengabean erabiltzen ditugu eta geroz eta erabilera anitzagoak dituzte baina, pentsatzen al dugu inoiz informazio hori nork erabiltzen duen eta bere benetako helburua zein den?

Gailuak eta datuak

Hona hemen egunero erabiltzen ditugun hainbat tresna:

  • Smartphone-a
  • Ordenagailu portatila
  • Smartwatch-a
  • Nintendo eta antzeko gadgetak
  • App-ak
  • Sare Sozialak
  • Fidelizazio txartelak
  • Wifi sareak
  • Adimendun semaforoak

2018an, minutu batean:

  • 97.222 bideo ordu ikusi ziren Netflixen
  • 4.333.560 YouTube bideo
  • 473.400 txio bidali ziren
  • 176.220 Skype dei egin ziren
  • 49.380 argazki igo ziren Instagramera.
  • 750.000 abesti entzun ziren Spotifyn

Zer dago horren atzean?

Egun, gure borondatez biluzten gara: milioika datu jartzen ditugu sarean edonoren eskura. Eta hona hemen gakoa: nor da edonor? Datu broker-ak. Datuen salmentarekin negozioa egiten dute, hau da, gure datuak informazio bilakatzen dituzte ondoren saltzeko. Era honetara markek anuntzio pertsonalizatuak diseinatzen dituzte, eta gure interesen araberako behar berriak sortu.

Pribatutasuna jomugan

Sarera bidaltzen ditugun datuak esponentzialki hazten ari diren honetan, badira norbanako gisa izan beharreko pribatutasuna aldarrikatzen duten kontsumitzaileak. Honetaz jabetuta, zenbait markek euren erabiltzaileen datuak babesteko ekimenak abian jarri eta jakitera ematen dituzte. Apple da adibideetako bat. Baina, zertaraino da hau egia eta ez slogan hutsala soilik? Izan ere, app bat deskargatzen dugun bakoitzean, edota interneteko orrialde bat irekitzen dugun bakoitzean, pribatutasun politika dudagarriei men egiten diegu. Cookiak eta alerta ezberdinak horren erakusgarri dira.

Big Data: geratzeko heldu da

Laugarren industria iraultza, iraultza digitala… babes neurri handiagoekin bada ere, badirudi datuak izango direla etorkizun hurbilean gure ekonomiaren lehengai nagusia. Ditugun interesak, nondik nora mugitzen garen, zer eta nola kontsumitzen dugun… informazio guzti hau ezinbestekoa izango da baita ere etorkizuneko smart city edo hiri inteligenteak eratzeko. Baina informazio guzti honek, zein xede izango du azkenean? Gure onurarako izango da, ala markei soilik egingo die mesede? Nola erabili, hor dago gakoa, ziurrenik.

pdf

PÓSTER

Tu futuro

Una vez llegado a este punto, si quieres seguir adelante en este camino,

las puertas de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon ¡están abiertas para ti!

¡Conoce nuestra oferta!